XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prakas batelerua Donostiko uri ederrean arkitzen omen zan jakinduri aundiko ingles bat.

Ikusmira aundikoak nola bai diran ingles oek, etorri zayo Santa Klara ugarteari ikustalditxo bat emateko gogoa.

Zenen batela aukeratuko, ta suertatu zayo Prakas'en batelean sartzea.

Or dijoa gure Prakas aizea bezin bizkor ta balea bezin zuzen bere batel ta ingles, Santa Klara aldera.

Alako batean ala dio Prakas'i Inglaterra'ko seme orrek: - Zuek euskaldunak tonto-xamarrak zeratela diote gure alderdi aetan.

- Baliteke.

- Bai aldakizu ezer astronomiko gauzetan? - Ez jauna.

-¿Matematikak jakingo dituzu noski? - Ez jauna.

-¿Kondairik? - Ez jauna , ez jauna ta... ez jauna.

- Bada, Prakas, jakin zazu gaur ta betirako, zure ezjakin ori dala ta ez dala, galdu dezula gaiztoro zure bizitzaren erdia.

Itz au bukatzearekin, or zetorrek itxasoko olatu edo bagada ermo bat, ta jartzen dira Prakas'en batela bekoz gora ta gure inglesa ta Prakas buruz bera, ta or dijoa Prakas ori, guziz yayo alaere, igarian itxas eskiñara, aldian bein ia itoan zebillen ingles ari deituaz: -¡Inglesito!¡Inglesito!?Bai aldakizu igarian! - ¡Ez ba !! Ez ba! -¡Ene nere inglesito maite-maitea! Jakin zazu orduan galdu dezula zure bizi osoa.

T. Larrea. Zegama.